La Contienda

  • 3,5 km
    Distantzia
  • 142 m
    Desnibela
  • 01:30 - 2h
    Denbora
  • 1680 m
    Gutxieneko kota
  • 1822 m
    Gehieneko kota
Ibilbide honek Larrako erreserba-gune naturala zeharkatzen du. Horregatik, garrantzitsua da bertako ingurunea, flora eta fauna zaintzea. Inguratzen gaituen paisaia karstikoarekin eta pinu beltzarekin, ingurunearen garrantziaz eta berezitasunaz ohartuko gara. Ibilbide erraza eta edonork egiteko modukoa. Aparta oinez edo elur-erraketekin egiteko. Balizekin seinaleztatuta dago, eta ibilbidea La Contiendako iraupen-eskiko pisten eraikinetik hasten da, pistak behin bakarrik zeharkatzen dira, eta La Contiendaren bihotzera eramango gaituen esekitako aran batean egiten da. Atzean Arlas mendia begira dugula, bere tontorra konkistatzeko erronka eginez. Nahi izanez gero, ibilbidetik Pescomou muinorantz desbidera daiteke, mendebaldeko Pirinioen ikuspegi zoragarriaz eta zelatan ditugun tontor ezagunez gozatzeko. Kontuan izan iraupen-eskia ere egiten dela. Guztiok goza dezakegu ingurunez, elkarren guneak errespetatuta. Errespeta ditzagun iraupen-eskiko pistak, eta egin ditzagun elur-erraketako ibilbideak horretarako gaitutako bideetatik.

IBILBIDEAREN PROFILA