ELUR-ERRAKETAK

Ibili leku zoragarri batean bidea irekiz, isilik, naturarekin harreman intimo bat sortuz.

ERRAKETAK

Elur-erraketak urtez urte zale gehiago irabazten dituen neguko kirol bat da. Erraz ikasten da eta oso egokia da familian ongi pasatzeko, eta aldi berean, berebiziko sentsazioa ematen du leku zoragarri batean bidea irekiz, isilik, naturarekin harreman intimo bat sortuz. Errespeta ezazu, ez utzi zaborrik.

Larra-Belaguak balizatutako ibilbideak ditu neguko ibilaldiak egiteko paraje perfektu baten erdian.

Erraketekin egiten diren paseoak seinaleztatutako bideetan egin behar dira, eta iraupen-eskiko pistetatik kanpo, pista horiek eskiatzaileentzat utzita.

  • Denboraldia: azaroaren 26tik apirilaren 30era
  • Ordutegia: 09:00etatik 17:00etara
  • Tarifak: Erraketen eta makilen alokairua 14,00 €/eguna