
Eski Nordikoa
Eski Nordikoa
El Ferial zentroa Izaba herritik 22 kilometrora dago; parekorik ez daukan inguru batean kokatuta dago eta 1.600 metroko altitudea dauka. 10,1 kilometroko pista balizatuak ditu Zampori, El Ferial, Borturko eta Eskilzarra konektatuz. Guztira, hala, 20,7 kilometroko pistak ditu.
Estazio hau oso interesgarria da hasiberriak diren eskiatzaileentzako eta baita maila aurreratuago batean daudenentzat ere. Bost pista ditu maila anitzetako eskiatzaileentzat: “oso errazak” diren 1,5 kilometro, “errazak” diren 3,5 kilometro eta “zailak” diren 5,1 kilometro.
La Contienda zentroa Izabatik 24 kilometrora dago eta 4,9 kilometroko pistak ditu maila ertaineko eskiatzaileentzako eta, batez ere, maila altua daukatentzako. Bost pista ditu guztira, eta “oso erraza” mailakoak eta “oso zaila” mailakoak dituelarik.
El Ferial eta La Contienda eremuez gainera, erabat balizatuta dauden beste 6,6 kilometro daude La Mata de Haya-n, Rincon de Belagua deitzen den txokoan. Horrenbestez, guztira 16 pista daude Larra-Belaguako eremu ezberdinetan kokatuta.
SARRERAK Indibidualak 2020/2021
Helduentzako pistetara sarrera | 10,00€ |
Haurrentzako pistetara sarrera | 6,00€ |
Helduentzako jardunaldi ½ko sarrera (13.00tatik aurrera) | 6,00€ |
Haurrentzako jardunaldi ½ko sarrera (13.00tatik aurrera) | 4,00€ |
Zentrotik kanpoko ikastaroen gehigarria | 8,00€ |
Forfait + helduentzako ¡material guztia alokatzeko | 20,00€ |
Forfait + haurrentzako alokairua | 16,00€ |
Abonuak 2020/2021
Helduentzako denboraldiko abonu indibiduala . | 95,00€ |
Haurrentzako denboraldiko abonua (12 urte arte) | 65,00€ |
. | |