SAUNA

SAUNA

Larra-Belaguako Spa zerbitzuak sauna hezea, ur hotzeko dutxak eta ur-jauziak ditu. Kirol jarduera luzeko eguna bukatzean, erlaxatu eta atseden hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Spa zerbitzuak erabiltzeko sarrera El Ferial Zentroko harrera-lekuan eskuratu dezakezu.

Erabiltzeko arauak

  • Arropa egokiak erabiltzea derrigorrezkoa da (bainujantzia, toalla, txankletak bainu-bata…).
  • SARRERA: 16 urte baino gehiago
  • GEHIENEZKO EDUKIERA: 8 pertsona

Garbitasun araudia eta portaera

Kaleko zapatekin esparruan sartzea debekatuta dago.

Garbitasun arrazoiengatik, erabili itzazu txankletak dutxetan eta kabinara, berriz, joan zaitez oinutsik.

Erabat debekatuta dago saunan eta sauna aurretiko unean: bizarra moztea, depilatzea, jatea, hondakinak uztea, liburuak, aldizkariak eta bestelako dokumentuak edo aparatu elektronikoak sartzea (sakeleko telefonoak, MP 3, MP4, ordenagailuak…).

Erabilera aholkuak

Sauna

  • 15´ baino gehiagoko saioak ez ditugu aholkatzen, ezta egunean 3 saio baino gehiago hartzea.
  • Gomendagarria da sauna hartzea kirola edo esfortzua egin ondoren, baina aurretik 15´eta 30´arteko atsedena hartzea aholkatzen dizugu, gorputzak beroaren eraginari modu txarrean erantzun ez diezaion.
  • Derrigorrezkoa da ur epelarekin dutxatzea eta sartu baino lehen ongi lehortzea.
  • Saunaren ondoren dutxa hotz bat hartzea gomendagarria da.

Arreta

Bihotz-arazoren bat baduzu (hipertentsioa, kardiopatiak…), galdetu ezaiozu zure medikuari saunara sartu baino lehen.

Haurdun bazaude, ez dizugu gomendatzen saunan sartzea. Ez da gomendagarria azaleko gaixotasun kutsakorrak dituzten pertsonek sauna erabiltzea.