NORDIC 6

NORDIC 6

Gertu dauden iraupen-eskiko beste estazio batzuekin batera lan egitea da Larra-Belaguak daukan helburu nagusietako bat. Horretarako hain zuzen ere sortu genuen NORDIC6. Mendebaldeko Piriniotan, bai iparraldean eta bai hegoaldean ere, iraupen eskia sustatzeko eta zonaldea garatzeko proposamen berritzailea da ekimena.

Hala, Larra Belaguarako eskuratzen duzun abonuaren bitartez NORDIC6 ekimenaren barruko estazioetan iraupen-eskia praktikatzeko egun baterako sarreran %50ko deskontua eskuratu dezakezu. Iratin, gainera, %50ko deskontua eginen dizute erraketen sarreran. Issarben ez daukate sasoi guztirako abonua eta, beraz, eguneko forfait-a aste berean aurkezten baduzu (larunbatetik larunbatera) %50ko deskontua izanen duzu eguneko sarreran. Ekimen hau NORDIC6 barruko estazioetan dauden instalazioak ezagutzeko aukera paregabea da.

Gainera, espazio hauetan egin ditzakezun jarduerak iraupen-eskitik harago doaz. Naturarekin harreman zuzena daukaten bestelako kirolak ere praktikatu ditzakezu. Elur erraketak, mendi-ibiliak egiteko ibilbideak eta txakurren trineoak dira eremu horietan aurkituko dituzun eskaintzetako batzuk.