Ingurumena zaindu

INGURUMENA ZAINDU

Ingurune natural batean kokatuta gaudenez gero, Larra-Belaguan eskaintzen ditugun gainerako aktibitateez gozatzera gonbidatzen zaitugu. Gure ingurumena zaintzea eta babestea da ekimen horien helburua, beste hainbat animaliekin konpartitzen dugun espazioaz gozatzearekin batera. Basoilarrak, eper zuriak eta pinu beltzak aurkitu daitezke inguru hauetan, besteak beste.

Horretarako, egin behar duzun gauza bakarra hemen azaltzen ditugun aholkuak jarraitzea da:

  • Daukazun zabor guztia horretarako prestatuta dauden edukiontzietara bota.
  • Gogora ezazu zarata kutsadura mota bat dela. Hori dela eta, saiatu zaitez jarrera diskretu eta isila edukitzen.
  • Eskualdearen ezaugarri bereziak direla eta, ez eskiatu pistetatik kanpo eta, batez ere, Larra zonalde natural babestutik kanpo. Eski sasoitik kanpo, oinez egiteko ibilbideak jarraitzeko seinaleei arreta jarri.
  • Estaziora sartzeko errepidean erabiliz bakarrik iritsi daitezke ibilgailuak.
  • Horretarako egokitu diren espazioetan soilik aparkatu ezazu.
  • Bertan bizi direnak eta euren ondasunak errespeta itzazu.
  • Fauna, flora eta geologia errespeta itzazu. Ez ezazu landarerik hartu, ezta animaliak jarraitu. Saiatu zaitez eremu harritsuetan kalterik ez eragiten.
  • Etxeko animaliak kontrolpean eraman.
  • Denon mesederako, seinaleak errespetatu eta Larra-Belaguako langileen argibideak jarraitu.