Eski Nordikoa

Eski Nordikoa

El Ferial zentroa Izaba herritik 22 kilometrora dago; parekorik ez daukan inguru batean kokatuta dago eta 1.600 metroko altitudea dauka. 10,1 kilometroko pista balizatuak ditu Zampori, El Ferial, Borturko eta Eskilzarra konektatuz. Guztira, hala, 20,7 kilometroko pistak ditu.

Estazio hau oso interesgarria da hasiberriak diren eskiatzaileentzako eta baita maila aurreratuago batean daudenentzat ere. Bost pista ditu maila anitzetako eskiatzaileentzat: “oso errazak” diren 1,5 kilometro, “errazak” diren 3,5 kilometro eta “zailak” diren 5,1 kilometro.

La Contienda zentroa Izabatik 24 kilometrora dago eta 4,9 kilometroko pistak ditu maila ertaineko eskiatzaileentzako eta, batez ere, maila altua daukatentzako. Bost pista ditu guztira, eta “oso erraza” mailakoak eta “oso zaila” mailakoak dituelarik.

El Ferial eta La Contienda eremuez gainera, erabat balizatuta dauden beste 6,6 kilometro daude La Mata de Haya-n, Rincon de Belagua deitzen den txokoan. Horrenbestez, guztira 16 pista daude Larra-Belaguako eremu ezberdinetan kokatuta.

SARRERAK Indibidualak 2017/2018

Helduentzako pistetara sarrera10,00€
Haurrentzako pistetara sarrera6,00€
Helduentzako jardunaldi ½ko sarrera (13.00tatik aurrera)5,50€
Haurrentzako jardunaldi ½ko sarrera (13.00tatik aurrera)3,50€
Zentrotik kanpoko ikastaroen gehigarria6,50€
Forfait + helduentzako ¡material guztia alokatzeko19,00€
Forfait + haurrentzako alokairua15,00€

Abonuak 2017/2018

Helduentzako denboraldiko abonu indibiduala
Abonu hau NORDIC6 estazioetan aurkeztuz gero, eguneko forfaitean %50eko deskontua eginen da.
95,00€
Haurrentzako denboraldiko abonua (12 urte arte)
Abonu hau NORDIC6 estazioetan aurkeztuz gero, eguneko forfaitean %50eko deskontua eginen da.
65,00€
Asteko abonua (zazpi egun) Helduentzat
Abonu hau NORDIC6 estazioetan aurkeztuz gero, eguneko forfaitean %50eko deskontua eginen da.
47,00€
Asteko abonua (zazpi egun) Haurrentzako (12 urte arte)
Abonu hau NORDIC6 estazioetan aurkeztuz gero, eguneko forfaitean %50eko deskontua eginen da
37,00€