Erronkari Bailara

Ondare naturala

Belaguako Harana Erronkari Bailarako iparraldean kokatzen da. Glaziar jatorriko haran bakarra da Nafarroan eta bertan herrialdeko punturik altuenak aurkitu ditzakegu: Hiru Erregeen Mahaia, Arlas, Lapakiza, Lakora eta Txamantxoia, besteak beste.

Tradizionalki, abeltzainen zonaldea izan da hau, eta larreak eta artzainen borda ugari aurkitu daitezke gaur egun. Nahiz eta abeltzaintza poliki desagertuz joan den, oraindik ere bertako basoetan praktikatzen da. Belaguako Bailaran Larrako Eremu Naturala aurkitu dezakegu, hau da, Nafarroako erreserba naturalik handiena. Larrako erreserbak, gainera, Aztaparretako erreserba integrala (izeidi pagadi handi bat daukana) eta Ukerdi biltzen ditu barruan.

Ingurumenaren ikuspuntutik, balio handiko zonaldeak dira hauek eta bertan bakarrik aurkitu daitezkeen espezie ugari ditu; hala nola, hontz boreala, basoilarra eta eper zuria.

Ondare historikoa

Brontze Arotik aitzina gizakiak eremu honetan egon direla erakusten duten aztarna ugari existitzen dira. Arrako eta Sakuloko trikuharriak dira horietako nagusiak.

alaber, beste aztarna batzuek erakusten dute artzain eta abarketariek urtero egiten zituzten ibilbideetan, Erronkariko Bailaratik igarotzen zirela. Ibilbide hori beste mendikate batzuekin lotzen zen. Zubi erromanikoak, Arrako ermitako benta edota Juan Pito benta dira ibilbide hori erakusten duten aztarnetako batzuk.

Mugen arteko akordio zaharrenetariko baten kokalekua da Belagua. Pirinioetako Hiru Behien Zergaren akordioa gogoratzeko ekitaldia oraindik ere urtero ospatzen dute, zehazki, San Martin Harrian (262), uztailaren 13an.