Belarouat

NICDO erakundea, Larra Belagua eski-zentroaren bidez, Erronkaribarko garapenean laguntzen du EFA 2014/16 Belarouat Europako proiektuan parte hartuz:

“BELAGUA ETA LABÉROUAT, LARRAKO ETA ANIEKO ATEAK, PIRINIOKO ONDARE NATURALAREN BALORIZAZIORAKO ESTRATEGIA”

Proiektua

BELAROUAT Espainia-Frantzia-Andorra arteko Mugaz Gaindiko Lankidetza Programaren barruan dago (POCTEFA 2014-2020) eta EGEF-eko funtsekin batera finantzatuta dago. Proiektuak Belaguako (Nafarroa) Ángel Olorón aterpea eta Lescuneko (Pyrénées Atlantiques) aterpearen arteko estrategia bateratua sortu eta abiarazi nahi du, ingurumena sustatzeko eta babesteko jarduerak garatze aldera. Helburua sare bat sortzea, mugaz gaindiko produktu turistiko bat sortzea eta mugaz gaindiko formakuntza, kirol eta turismo jarduerak garatzea da, bailaren tokiko ekonomiaren dinamizazioan lagunduko duena. Hori guztia garapen iraunkorraren ikuspegitik, tokiko baliabideak eta zerbitzuak balorizatzeko lurraldeen garapenerako POCTEFA Programaren erronkari lagunduz.

Jarduketa nagusiak:

  • Ondare Naturalaren Balorizaziorako mugaz gaindiko Sarea sortzea.
  • Bi aterpeen eta bailaren arteko mugaz gaindiko produktu turistikoa sortzea.
  • Mugaren bi aldeetako bideak eta mugaz gaindiko ibilbideak egokitzea.
  • Belaguako Aterpea birgaitzea eta L’Abérouateko Aterpearen sarbiderako ekipamendua eta azpiegiturak hobetzea.
  • Ingurumena eta mendia babesteko ezagutza sustatzea kirol-heziketa jardueren programa eta mugaz gaindiko formakuntza jarduerak antolatuz (udalekuak, lan campusak, eskola-asteak, espezialistentzako praktikak, ibilaldiak, ekitaldiak…) .

Proiektuko kideak

Proiektuan Nafarroako Foru Komunitateko eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamentuko erakundeek parte hartzen dute.

  • Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (FNDME). Proiektuko liderra. nafarmendi.org
  • Erronkaribarko Batzordea. vallederoncal.es
  • Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio S.L. (NICDO) nicdo.es
  • La Ligue de LEnseignement des Pyrénées Atlantiques. laligue64.org
  • Mairie de Lescun. (Udala). Pyrénées Atlantiques ccvallee-aspe.fr

Proiektuaren iraupena: Hiru urte
Aurrekontua: 3.200.247,87

Proiektuaren % 65 Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du Espainia-Frantzia-Andorra V-A Progamaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaz gaindiko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da, mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozialak eta ingurumenezkoak garatuz lurraldearen garapen iraunkorrerako estrategia bateratuen bidez.

Informazio gehiagorako: belarouat.com
POCTEFA: poctefa.eu