Aurkezpena

Larra-Belaguako Eski Nordiko Zentroa Ferial eta La Contienda eremuek osatzen duten eta kalitate handiko eskaintza dauka iraupen-eskia maite duen pertsona ororentzat. Zonalde eder hau ezagutu nahi duenarentzat ere zerbitzu ezin hobeak eta erosotasun guztiak eskaintzen ditu.

Honaino etortzen diren pertsona guztiei produktu lehiakor bat eskaini nahi diogu, 60. hamarkadan lehen aldiz etorri zirenen ilusioa irudikatzen duen produktua, hain zuzen. Izan ere, garai hartan Erronkariko Bailarara etorri zirenek bertako mendi ederrak ezagutu eta haien kirolik maiteenaz, iraupen-eskiaz, gozatzen hasi ziren.

Denboraldiz denboraldi, gure instalazioetan hainbat jarduera eskaintzen ditugu:


  • Iraupen-eski Eskola Kanpaina. 30 urte baino gehiago daramatzagu Larra-Belaguako eta Erronkariko Bailarako pistetan ikasleak hartzen. Urtero etortzen dira iraupen-eskia egitera eta gure naturaz gozatzera, eta dagoeneko 40.000 ikasle inguru pasa dira hemendik. Jarduera hau Nafarroako Gobernuak babesten du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, eta Izabako Udalak antolatzen du.
  • Nafarroako Kirol Jokoak. Hautaketa prozesu batean parte hartu ondoren, Nafarroa guztiko ikasleak etortzen dira norgehiagoka aritzera eta eski nordikoan daukaten trebetasuna erakustera.
  • Iraupen-Eskiko Nafarroako Lehiaketa. Absolutu eta sprint mailetan.
  • Iraupen-Eskiko Espainiako Lehiaketa. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako.
  • Iraupen-eskiko martxak.