Aholkuak

AHOLKUAK

Larra-Belaguara eginen duzun bisita prestatzeko eta bertan igarotzen duzun denbora ahalik eta atseginen izan dadin, hainbat iradokizun eta aholku praktiko eskaintzen dizkizugu hemen.

  • Bidaiari ekin baino lehen, errepideen egoera eta eguraldiaren aurreikuspena begiratu.
  • Ibilgailua baldintza egokietan eduki ezazu eta elurretarako bereziak diren gurpilak eta kateak eraman.
  • Ibilgailua horretarako prestatuta dauden tokietan aparkatu eta trafikoa oztopatzea saihestu beste ibilgailuak ateratzea ahalbidetuz.
  • Esku-frenoari arreta berezia ipini, izotza baldin badago mekanismoa trabatu daiteke eta.
  • Larra-Belaguako langileek eskaintzen dituzten argibideak jarraitu. Arazorik izanez gero, gure langileei galdetu, zuen zerbitzura daude.
  • Kontuz ibili, zonalde karstiko batean gaude eta zure segurtasuna bermatzeko pisten ingurutik ezin zara inolaz ere atera. Seinalizatuta dauden amildegietara ez zaitez hurbildu eta muga barruan ibili.
  • Saiatu zaitez gainerako erabiltzaileei oztopoak ez jartzen eta zure mailarako egokiak diren pistak erabilzen.
  • Larra-Belaguan iraupen-eskia egiteko material guztia alokatu dezakezu (eskiak, botak eta makilak), eta erraketak eta trineoak ere bai. Hala ere, ezin izango dituzu kaskoak, betaurrekoak, eskularruak, etab. alokatu. Horietako artikulu batzuk zentroko dendan aurkituko dituzu.
  • Gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta babestutako espazio batean gaudelako, pistetara ezin izango zara animaliekin sartu, txakur giden salbuespena kontuan hartuta.
  • Sauna erabiltzeko zerbitzua Larra-Belaguako El Ferial eraikineko harrera-lekuan kontratatu ahalko duzu.